Mouneb TAIM AFP
BEGIRADA

Nazioarteko legea betearazteko taldea

Aurtengo urtarrilean zortzi estatuk Hagako taldea sortu zuten. Zer helbururekin? Israelek Palestinan duen inpunitatea amaitzea eta Nazioarteko Justizia Auzitegiaren ebazpenak betearaztea. Egunotan Gazako genozidioa geldiarazteko larrialdiko bilerara deitu dute Bogotan eta dagoeneko hogeita hamar estatu baino gehiago elkartu dira. Horien artean bost europar daude: Irlanda, Portugal, Espainiako Estatua, Norvegia eta Eslovenia. Genozidioa geldiarazteko ekimen zehatzak gauzatzeko beharra Europara ere iritsi da.