EUROPA PRESS
BEGIRADA

Asturiasko sei sindikalistak, hirugarren graduan

Asturiasko CNT sindikatuko sei militantek, «Las seis de la Suiza» izenez ezagunak, erregimen irekian beteko dute zigorra, hirugarren graduan sailkatuak izan ondoren. CNTk adierazi duenez, lehen egunetik aldarrikatu izan duten bezala, «sindikalismoa egiteagatik zigortutako kideen askatasuna» eskatzen dute. Bien bitartean, mobilizazio deialdiak areagotzen ari dira, baita Hego Euskal Herrian ere, haien askatasuna galdegiteko. Gobernuak indultua emango ote dien argitzen den bitartean, ez dute ziegan lo egin beharko.