Antifaxismoa
Egunotan ikusi dugu faxismoaren jardunbidea, arrazakeria aitzakia. Espainiako Torrepacheco hirian gertatu den “moroen ehiza” ez da gertakari isolatua, ez da agure bati emandako jipoi onartezinarekiko erantzun soila. Faxismoak bere indar eta eragina azaleratu nahi izan du, xenofobia eta arrazakeria abiapuntu hartuz. Ura zirrikituetatik nola, ezartzen ari den migranteen gaineko iruditeria jendartean isurtzen ari da, faxismotik urrun dauden herritar eta erakunde politikoetan arrastoak utzita, jarrera arrazistak eta xenofoboak iritzietan eta jokamoldeetan itsatsiz.
Halako egoeren aurrean ohikoa da intelektual, artista eta sortzaileen konpromisoa eskatzea, izan dezaketen oihartzun mediatikoagatik. Ziur aski, 1930eko hamarkadan izandako idazle eta intelektualen kongresuek (Paris 1935 eta Valentzia 1937), faxismoaren kontrako eta kulturaren aldeko aldarrikapenek, gerora, eragin nabarmena izan zuten. Alta, nola islatu jarrera hori, aldarrikapen pertsonal eta kolektiboaz gain, aurkezten ditugun sormen lanetan? Kontalaritza saio bat antifaxista izan al daiteke ahozko tradiziotik heldutako ipuinak kontatzean? Kontzientzia antifaxista nahikoa ote da norberaren sorkuntzak antifaxistak izateko? Nahikoa ote da aldarrikapen kolektiboetan faxismoaren kontrako agertzea?

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian
