Aro baten erretratu bizia

D uela hamar urte inguru itzalita zegoen ordenagailu zahar bat berreskuratu nahian ari dira zenbait pertsona. Piztu dutenean, lasaitasunez eta emozio apur batekin konturatu dira oraindik gordeta dituela duela hamar urte atzean utzitako amaitu gabeko proiektuaren artxiboak. Horrela hasten da “An Unfinished Film “ (“Una película inacabada”, gazteleraz). Filmaketa-talde bat berriro elkartu zen 2020ko urtarrilean, hamar urte lehenago finantzaketa arazoak zirela-eta bertan behera utzitako film bat amaitzeko. Ustekabean, covid-19aren pandemiaren ondorioz berriz ere amaitu ezinik geratu ziren. Egoera dramatikoago baten erdian, taldearen zati batek hiritik irtetea lortu zuen, baina beste zati batek hoteleko geletan bi hilabetez konfinatuta egon behar izan zuen. Bigarren saiakera horren istorioa kontatzen du filmak.
Filmaren lehen zatiak film berria egiteko lantalde osoa berriro nola elkartzen den erakusten du. Bigarren zatiak, berriz, agintariek dena ixtea erabakitzen dutenean sortzen den kaosa eta taldeko jendeak etxera itzultzeko eta handik irteteko egiten dituzten saiakerak ditu ardatz.
Ezohiko testuinguru batean harrapatuta dagoen talde baten egunerokotik abiatuta, une oro metazinemarekin jolas egiten du Lou Yek. Zimendu gisa funtzionatzen duten irudi nagusiez gain, egun haietan arnastu zen ziurgabetasuna transmititzeko, artxiboko irudiak, bideo amateurrak eta telefono mugikorrekin egindako grabazioak ere txertatu ditu Yek. Elementu horiek guztiek dinamismoa eta, batez ere, egiazkotasun ukitu sakona ematen diote lanari.
Aro baten erretratu bizia eskaintzen du filmak: une batzuetan nahiko kaotikoa, baina indartsua.
Estatuak bizitza pribatuetan egiten duen gehiegizko esku-hartzearen kritika gisa ere funtzionatzen du.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
