Hiroshima-Gaza
Terrorearen aurkako gerra izendaturiko mundu mailako jazarpen kanpaina hasi zenetik hona AEBn agertutako Internet bidezko komunikabide alternatibo batean argitaratu berri duen artikulua bidali zidan duela gutxi historialaria den lagun batek. “Xalotasuna” du ardatz testuak; zehazki AEBren historian, hastapenetik gaur egun arte, nola erabili den kontzeptu hori inperioaren jarduerak zuritzeko eta estatubatuarren errugabetasuna ezartzeko. Ingelesez “xalotasun” eta “errugabetasun” hitzak lotuta daude: “innocence” (xalotasuna) izenak erru edota bekatutik libre egoteak, gaizkiaren ezagutza eza, esan nahi du eta “innocent” (errugabea) adjektiboak, berriz, erruduna ez den norbait, gaizkiaren ezagutzarik ez duen hori, adierazten du. Kasualitatez, ni neu errugabetasun-presuntzioaren gainean gogoetan ibili naiz azkenaldian, ea horrelakorik posible den Israel eta AEB bezalako kolonia egoiliarretan, non estatuaren sorrera eta iraupena genozidioan errotuta dauden. Nire ondorioa ezezko biribil bat da xalotasuna argudiatzen denean ere, zeinak sinesgarritasun handirik ez duen, kontuan hartuta zer nolako harrokeriaz ospatzen dituzten beren garaipenak, hots, besteen jazarpena. Beste kontu bat da nola justifikatzen dioten beren buruari egiten duten guztia, zer mito sortu dituzten beren izatea azaltzeko.

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
