Maputxeak
Lasai zihoazen oinez, gizon zuri handi bat ikusi zutenean. Nire lehengusuei beldur handia eman zien eta gero eta azkarrago ibiltzen hasi ziren. Baina beraiek aurrera egiten zuten ahala, gizon zuria haien atzetik zihoan, eta bizkortzen baziren, berak ere berdin». ‘‘Ti fülag wentxu’’ (Gizon Zuria) maputxeen Nütram ipuin bat da. Belaunaldiz belaunaldi ezagutzak transmititzeko ipuinak dira, maputxeen sinesmen sistema eta kosmogonia adieraziko dutenak.
Orlando Carriqueo maputxea da, eta aste hauetan Gallartako Martin Etxea harrera egoitzan dago. Martin Etxea hainbat herrialdetako ekintzaile sozialen eta politikoen harrera etxea da, elkartasuna Herrien samurtasuna dela gauzatuz. Ekintzaile maputxeak kontatzen du ahozko tradizioa oinarria dela euren identitateari heltzeko. Orlandok bezala, bakoitzak bere imajinarioa ekarriko du, haien identitatearen ikur ikusezin gisa. Denboran barrena Euskal Herritik Ameriketara joandako euskaldunok bezalaxe. Izan ere, ahozko kontakizunak herrien berezko iruditeria eta kosmobisioa eraiki izan dute belaunaldiz belaunaldi.
Tañi inallafiel feytachi fülag ka txongli wentxu dewma txipale pun engün fentxen txipantu mew (eta horixe zen maldizioa, urte askotan gizon zuri, argal eta erraldoia, gauez etxetik irteten ziren bakoitzean segika izango zutela).

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
