«Sagarren laborantza sustatzeko», agrovoltaikoa Gasteizen
Iberdrolak agrovoltaiko berri bat eraikiko du Gasteizen, Euskal Herrian «kalitate handiko sagardoa egiteko sagarrak haztea eta energia elektriko berriztagarria ekoiztea sustatzeko». Argindar enpresak azaldu zuenez, proiektua Gasteizko Udalak lagatako lurretan gauzatuko da, “Vitoria-Gasteiz: Laborategi Hiria” udal programaren barruan.
Besteak beste, ekoizpen iraunkorraren esparruan, nekazaritza ekologikoa bultzatzea du helburu proiektuak, «epe ertainean enplegua eta negozioak sortuz Arabako nekazaritzako produktu ekologikoaren ekoizpenaren eta banaketaren sektorearen inguruan», ohar baten bidez adierazi zuenez. Sagarrondoen landaketa ustiatzen duen enpresa Kuartango Sagardotegia izango da, «nekazaritzako ekimenen ikerketan eta garapenean erreferentzia», azaldutakoaren arabera.
LANDA GARAPENA
Iberdrolaren ustez, agrovoltaikoak «jasangarritasun energetikoari eta elikadurakoari laguntzeaz gain, landa garapenerako tresna estrategikoa izan daiteke». Esan zutenez, lurzoruaren erabilera bikoitza eragiten du, «horrek ekonomia osagarria sortzen du eta nekazariaren diru sarrerak dibertsifikatzen ditu, eta, askotan, nekazaritza bideragarria da prezio ezegonkorren eta klima kalteberatasun gero eta handiagoaren testuinguruan».

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
