Gosea
Gosea guda gehienen ondorio gisa agertu izan da historian zehar. Gazan, baina, arma bihurtu dute, guda baten ondorio hutsa izatetik urrun. Ezer gutxi ikasi dugu historiatik, ez hurbilenetik, ez eta antzinako garaietatik ere. Arkeologiak berak aspaldi ikertua du zer nolako eragina duen goseak gorputzetan, eta ase ezin den giza behar bat izatetik askoz harago doa. Gauza gutxik dute goseteak bezain ondorio suntsitzailea organismoan eta bere eragina iraunkorra da. Gaizki elikatutako haurrek bizi osorako sufrimendua eta ondorioak pairatuko dituzte. Errazago gaixotuko dira eta biziraupena erabat mugatuko zaie.
Gazan ez dago janari faltarik, banaketa falta baizik. Horma krudel batek bereizten ditu elikagaiz betetako ehunka kamioi goseteak jotako herritarrengandik. Eta banaketarako zabaltzen dituzten leku bakanak tranpak dira, oraindik hurbiltzeko indarra duten gutxi horiek heriotzara eramaten dituztenak.
Gosea ez da guda baten ondorio, arma baizik. Gazan jazotzen ari dena ez baita gerra bat, genozidio bat baizik. Honen onarpena berandu iristen ari da, ordea, NBEk gosetearen onarpena arras berandu aitortu duen bezala. Eta berandutze horren arrazoia zein ote den galdetzen dute askok, eta nik, berriz, horren berandu izanik, zertarako balioko duen.

Tras el fin de la guerra en Ucrania, ¿confrontación Europa-Rusia?

El TEDH falla que París conculcó los derechos de Ibon Fernández Iradi

Bazofia sintética disfrazada de noticia para hacer política facha

«Sartutako zuhaitzek milaka urte iraun dezakeen basoa sortu dezakete»
