EHUko errektoretzak ikasturte berriari ekin dio, elkarlana lehenesteko xedez
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektoretza taldeak 2025-2026ko ikasturteari ekin zion atzo Donostian, Gipuzkoako Campusean, uda osteko lehenengo talde bilera eginez. Joxerramon Bengoetxea errektorearen gidaritzapean, ikasturte berriaren ildo nagusiak aurkeztu zituzten, «elkarrizketak eta elkarlana» lehenetsiz.

2025-2026 ikasturteari begirako lan-ildo nagusiak aurkeztu zituen atzo Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektore Joxerra Bengoetxeak. Hain zuzen, uda osteko lehenengo bilera izan zuen errektoretza taldeak Donostian, Gipuzkoako Campusean.
Azaldu zutenez, ikasturte berriko eskolak irailaren 8an, astelehenarekin, hasiko dira. Haatik, 2025-2026 ikasturtearen irekiera ofiziala irailaren 10ean, asteazkena, egingo da, eta Imanol Pradales lehendakaria eta Zientzia, Unibertsitatea eta Berrikuntza sailburu Juan Ignacio Perez Iglesias bertan izango dira.
Joxerramon Bengoetxea errektorearen gidaritzapean, atzo, hiru lan-ildo nagusirekin ekin zion ikasturte berriari errektoretza taldeak. Bengoetxeak berak iragarri zuenez, entzute-birari ekingo diote hurrengo hilabeteetan: «Ikastegi guztietan izango gara, ikasle, irakasle-ikertzaile eta administrazio-zerbitzuetako langileak entzun nahi ditugulako aurrez aurre».
«Errektoretza talde honentzat lehentasunezkoak dira elkarrizketa eta elkarlana, hasieratik planteatu ditugu gure marka-identitatearen egiteko moduak», adierazi zuen Bengoetxeak. Hala, entzunaldi saioak aktibatuko dituzte eta irailaren amaieran hasiko du entzute-bira errektoreak, Arabako campusean.
AURREKONTUAK
Aurrekontuei dagokienez, negoziatzeko «elkarrizketa zintzo eta leiala» sustatuko du EHUko errektoreak. Ildo horretatik, 2026ko aurrekontuak prestatzeko lanetan buru-belarri ari dela aitortu zuen atzo Bengoetxeak: «Funtsezkoa izango da gure lehenbiziko aurrekontuak landu ahal izatea».
Bestetik, azpiegiturak, baliabide pertsonalak eta, besteak beste, burokrazia arintzeko digitalizazio plana zehaztuko direla jakinarazi zuten.
Era berean, errektoretza-taldeak EHUren estatutuak berritu nahi dituela adierazi zuen Bengoetxeak: «Batez ere, unibertsitate lege berriak ezartzen dituen eskakizunetara egokitzeko, baina inpresio berri bat ere eman nahi diegu, funtzionalagoak izan daitezen eta zentroen eta ikastegien autonomiari garrantzi handiagoa eman diezaioten».
EUSKARA NAGUSI
Bestetik, matrikulazio prozesua oraindik zabalik egon arren, matrikulazioko behin-behineko datuak eskaini zituen Bengoetxeak bilera ondoren hedabideentzako egindako adierazpenetan. Unera arte, 8.751 ikaslek egin du EHUn ikasteko matrikula, eta 4tik 3tan, ikaslea bere lehenengo hautuan matrikulatu ahal izan da.
2025-2026 ikasturterako, graduko 35.100etik gora ikasle izango dira Euskal Herriko Unibertsitatean ikasten, eta gradua euskaraz egingo dute hamar ikasletik ia seik (euskaraz, %57,35ek; gaztelaniaz, %42,65ek).
Campusei erreparatuz gero, %53,72 Bizkaiko campusean matrikulatu dira, %25,24 Gipuzkoan, eta %21,04 Araban.
2.290 estudiantes comienzan su primer curso en la UPNA
De cara al comienzo del curso escolar, la Universidad Pública de Navarra (UPNA) ofreció ayer los datos del nuevo curso: 2.290 estudiantes comenzarán el primer curso de grado. En total, más de 11.000 estudiantes ingresarán en la Universidad en sus campos de Iruñea y Tutera, según informó ayer Begoña Pérez, vicerrectora de Estudiantes y Vida Universitaria.
En la jornada de bienvenida, además de las presentaciones sobre las titulaciones, se ofrecieron de manera diferenciada a los y las estudiantes de cada una de ellas cuestiones de utilidad general para la etapa que inician, como el portal MiAulario o el Programa de Mentoría.
También se habilitó una carpa, situada en la explanada entre la Biblioteca y el Aulario del campus de Arrosadia, con una serie de puestos informativos para conocer diferentes actividades y ofertas. GARA

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
