Ezin fidatu
Sare sozialetan Olatz Salvadorren, Marenen eta Kai Nakairen Bilboko Aste Nagusiko kontzertua kristorena izan zela eta asko gustatu zitzaidala esanez hanka barruraino sartu eta lotsagarri geratu zen horietako bat naiz. Kopon! Darwinek ala Walt Disneyk esan zuen bizirauteko oinarrizkoa dela norekin fida zaitezkeen jakitea? Hurrengorako ez dut ahaztuko, bereziki beste norbaiten esanak, iritziak eta batez ere esperientziak modu lotsagabean fagozitatzen saiatzen naizenean. Neuk udalaren orrian irakurri nuen-eta izan ez zen kontzertuaren kronika!
Inorekin ez fidatzeko kontsignapean gauzarik xelebreenak sinetsi eta, noski, gehienetan debalde, garraiatzen, zabaltzen eta sinatzen ditugula ohartuta ere, ezin beti denarekin adi egon. Horregatik, hitzematen dut hemendik aurrera askoz ere zorrotzago jokatuko dudala super-desinformazioaren makineriarekin eta eragiten duen lozorro hiperaktiboarekin.
Emaitza agerikoa da; ia muturreraino eraman behar izan dut nire buruak galderak jasateko duen gaitasuna. Ia-ia dena zait lauso, kontraesankor eta susmagarri. Adibidez, norbaitek ziurta al diezadake Euskal Herriko pabiloi eta estadioak lepo bete dituzten ‘‘Mitoaroa’’, ’’Akelarre Antifaxista’’ eta ‘‘20 Urte Zure Eskutik’’ bezalako ekitaldiak benetan gertatu direla? Ziur?

«Usaban a Dios para someter a las internas, para meternos miedo»
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo

«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»

La lista Epstein salpica a Trump y a otros poderosos del mundo
