Abortua Georgia sakonean
Orain dela bost urte “Beginning” opera prima zirraragarriarekin mundu guztia harrituta utzi ondoren, Dea Kulumbegashvili zinemagileak bere bigarren film luzea dakar; abortu klandestinoak praktikatzen dituen eta arduragabekeria leporatzen zaion ginekologo baten erretratu psikologiko eta onirikoa eskainiko du. Bi film luze soilik zuzendu dituen arren, Georgiako zinema berriaren ezinbesteko zinemagileetako bat bihurtu da Kulumbegashvili.
Georgiako landa-herri txiki batean jaioberri bat hil da erditzean, eta Nina izeneko ginekologoaren moral eta profesionaltasuna aztertu beharko dituzte, legez kanpoko abortuak egiten dituela dioten zurrumurruen artean.
Luca Guadagninok koproduzitua, “April” filmak, Georgia sakonean, emakumeen sexualitatea, moralitatea, genero indarkeria, zapalkuntza patriarkala eta emakumearen rola aztertzen ditu.
Veneziako Nazioarteko Zinemaldiaren 81. edizioan izan zuen mundu mailako estreinaldia, eta Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen bertan, ikuspegi ausarta eta zinema-estilo paregabea nabarmenduz.
Filmaren ezaugarri nagusia plano luze eta estatikoen erabilera da, baita egoera zailen irudikapen gordin eta apaingarririk gabea ere.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo

«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»

Trump pretende sumirnos en las tinieblas: sentir en la isla
