Aitor KARASATORRE FOKU
KLIK

La Leze: hiru txapel jada Ordiziako frontoian

2022an eta iaz bezalaxe, Ordiziako Euskal Jaietako gazta lehiaketako txapela Arabara eraman zuen atzo La Lezek. Hirugarrena du. Martxa honetan, Ilarduiako gaztandegiko Eli Gorrotxategi eta Jose Mari Jauregi garaikurrentzako bitrinak handitu beharrean izango dira. «Eskerturik eta pozik» agertu ziren saria jasotakoan, «maila altua dagoelako Ordizian». La Lezeren atzetik, bigarren Kortaria (Lekaroz) eta hirugarren Ipiñaburu (Zeanuri) gelditu ziren. Enkantean, gazta irabazlearen erdiarengatik 5.200 euro ordaindu zituen Donostiako Itxaropena jatetxeak.