Labirintoa
Palestinako Lurralde Okupatuei buruzko Nazioarteko Ikerketa Batzorde Independentearen txostenaren arabera, nazioarteko zuzenbideak definitutako bost ekintza genozidetatik lau ematen ari dira Gazan. Txostenak 72 orrialde ditu, eta ziur naiz genozidio hitza erabiltzeari uko egiten diotenek ez dutela ezta heren bat irakurri ere. Aditu denen arabera, txostenak ez du zalantzarako aukerarik ematen. Hala ere, asko dira Israel egiten ari den sarraskiaz aritzeko bestelako hitzak erabiltzen dituztenak. Labirinto berba entzun diot kazetari bati, guda batetik irtetea zaila dela baieztatuz, Gazakoa bi aldeen arteko gerratzat hartu ezin bada ere. Joseba Sarrionandiaren “Ni ez naiz hemengoa” liburuko pasartearekin gogoratu naiz: «Ezin da ihes egin labirintotik, habitatu egin behar da».
Ihes egin nahi izatearen sentipena eragiten omen du Berlingo holokaustoaren memorialak. 2.711 kubok osatutako labirintoaren bide estuek desorientazioa eta galtzeko sentsazioa sor dezakete.
Europan eraildako juduen omenezko monumentua nazismoak gauzatutako genozidioaren oroimenerako altxatu zen bi helbururekin. Jazotako ez genezan ahaztu eta gertatutakoa errepika ez zedin. Begi bistan da lehendabizikoa sobera bete dugula, ez ordea bigarrena, eta zaila izanen zaie askori historiaren labirintotik salbu irtetea.

El sondeo de Lehendakaritza vuelve a dar la victoria al PNV en la CAV

Tras el fin de la guerra en Ucrania, ¿confrontación Europa-Rusia?

El TEDH falla que París conculcó los derechos de Ibon Fernández Iradi

Agentes del «caso Zabarte» dicen que los proyectiles «cayeron de una bolsa»
