Isolamenduaren eta askatasunaren artean

Maspalomas inguruan bertan gertatzen den epilogo luze, apurtzaile, txundigarri, esplizitu, koloretsu eta harrigarri batekin abiatzen da filma. 35 mm-an filmaturiko irudiek ehundura eta kontraste itzela jariatzen dute. Bertan ezagutzen dugu Vicente protagonista (Jose Ramon Soroizek gorpuztua); 76 urteko gizonezko homosexuala da eta gustuko bizimodua darama Maspalomasen. Ikuspegi ia antropologikoz, Javi Agirrek maisuki ehizatzen du kamerarekin Vicentek arnasten eta bizitzen duen guztia.
Filmaren izenburua letra horiz pantailan agertzen denean, pelikularen alderdi bisualak eta narratiboak haustura basati bat jasango dute. Ekintza nagusiak protagonistaren buruko isuri baten ondorioz Donostiako zahar-egoitza batean sartzen dutenean hasiko dira; bertan bere sexu-orientazioa ezkutatzea erabakitzen du. Soroizek egiten duen lana ikaragarria da.
Hor pelikula erabat aldatzen da, eta festa koloretsu, aske eta bizi horietatik kolore gris, ilun eta tristeetara igaroko gara; protagonistaren bizitza berriarekin eta bere aldartearekin guztiz bat datorren haustura da. Hala ere, zahar egoitza horren irudikapena eta pertsonaien lanketa sentsazionalismo eta topiko guztietatik oso urrun daude.
Hortik aurrera “Maspalomas” konfinamendu psikologikoen, fisikoen eta identitate ezabatuen inguruko hausnarketa sotila bihurtzen da. Arregik eta Goenagak hasieratik ikuspuntu bakarraren aldeko hautua egiten dute: une oro protagonistaren ikuspuntutik azalduta dago guztia.
Urtez urte, pelikulaz pelikula, sortzaile euskaldun hauek beren burua eta lana hobetzen ari dira. Gero eta zailagoa da euren filmografiako film onena zein den aukeratzea, baina zalantzarik ez dago “Maspalomas” biribilen artean dagoela.

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
