Piratak
Bostonen, urkatzera zeramatenean, William Fly piratak ez zuen ez lotsarik ez damurik erakutsi, aitzitik, bazirudien horrelako ekitaldi publikoak berarekin zerikusirik ez zuela. Aldiz, urkabera igo zutenean, urkatuko zuten sokaren korapiloa ikusirik, borreroari behar bezalako korapiloa egiten lagundu zion. Azken hitzak esateko garaian, ondoan zituen beste hiru piratek damua erakutsi zuten egindako gaiztakeriengatik eta eskerrak eman zizkieten azken orduan lagundutako apaizei. Flyk, aldiz, ez zuen inolako damurik erakutsi, ez zituen agintariak agurtu, ezta kristautasunaren baloreak goraipatu; horren ordez, itsasontzien komandanteak ohartarazi zituen marinelak ondo ordaintzeaz eta krudelkeriaren kontra, horiexek baitziren pirata bidea hartzeko arrazoi nagusiak. Atxilotuta zegoela, argi utzi zien damu bidea har zezan saiatu ziren apaizei, bera bezalako gizon txiroei ezin zitzaiela justiziarik egin; komandanteei ez zitzaiela ezer esaten marinel gizagaixoak zakurren moduan hartzeagatik. Hargatik, piratek txiroen gainean eraikitzen ari zen ordenamendu sozial berriari aurre egin zioten, hankaz gora jarriz espoliazioan oinarritutako aberatsen eta erlijioaren baloreak. Eta William Fly bezalako piraten istorioek abordatzeko gogoa pizten didate, istriborretik ababorrera eta brankatik popara.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
