Suhiltzaileen kanporatzea eteteko eskatu dio LABek Volkswageni
LAB sindikatuak Nafarroako Volkswageni exijitu dio suteen aurkako babes zerbitzuaren antolaketarako akordioa guztiz betetzeko, kanporatzea eteteko, brigada bakoitzeko bost suhiltzaile bermatzeko adina langile kontratatzeko eta detektatutako beharretara egokitutako baliabide teknikoak eta prestakuntza emateko.
Sindikatuak ohar batean azaldu duenez, enpresa honek suhiltzaileen zerbitzua berehala kanporatzea erabaki du, eta enpresa batzordeari proposatu dio indarrean dagoen akordioa aldatzea. Honek suhiltzaileak enpresako langileak direla ezartzen du, kanpoko enpresen parte hartzerik gabe.
Enpresaren arabera, akordioa behar bezala ez delako bete hartu dute neurria. Bi auditoria gainditu ez izanaren arriskuak eta Lan Ikuskaritzaren ebazpen bat bete behar izatea argudiatu dute. «Aitzakiak», LABen hitzetan.
Suhiltzaileak plantillakoak dira 2017ko epai baten ondorioz, langileak legez kanpo lagatzeagatik epaitegira jo eta haien eskubideak aldarrikatzeko demanda irabazi ondoren, gogoratu du LABek.
«Suhiltzaileen zerbitzua kentzea mendeku ekintza argia da zuzendaritzaren aldetik, epaitegian koloreak atera zizkietelako langileek», adierazi du.
Bost suhiltzaileko bost brigadek osatzen dute zerbitzua, 12 orduko txandetan.

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian
