Lourdes Oñederrak «Azken batean» nobela ondu du
Hirugarren eleberria argitaratu du Lourdes Oñederrak, Ereinekin. “Azken batean” honetan ama-alaba batzuen ahotik bakardadeaz, oroitzapenez eta ETAren arrastoez dihardu.

‘‘Azken batean’’ nobela argitaratu berri du Lourdes Oñederra hizkuntzalari, ikerlari eta idazle donostiarrak. Bere hirugarren eleberriak Elisa ama eta Elixabete alabaren arteko harremana ardatz duela, identitateaz, denboraren joanaz eta duintasunaren aldeko borrokaz hausnartzeko aukera ematen du.
Atzo aurkeztu zuen, Erein argitaletxeko Inazio Mujika Iraola editorearekin batera. Azken honek azaldu zuenez, abiapuntua ama edo alaba ez den beste pertsonaia baten heriotza da, «Elisa amaren barrua lehenengo aldiz mugiarazten duena».
Horrela, oroitzapenak dira liburuaren «ardatz nagusia», baina baita familiako loturak, ama-alaben arteko «hurbiltasun nahasia», zahartzaroa, bakardadea «ezinbestean» eta «gure artean bizi izan dugun indarkeriaren arrastoak».
Emakumearen ikuspegitik idatzita dagoela esan zuen, bai idazlearen aldetik, baita protagonisten aldetik ere, ama emakumeen erresistentziaren irudikapena da eta. Hortaz, estiloari dagokionez, editorearen esanetan, «xehetasunez eta memoria puskez josia» da, «intimoa».
Oñederrak berak onartu zuenez, idazleak «ahal duena» idazten du; «ez, nahi nukeena erabat eta guztiz». Batez ere «ahal dudan moduan kontatzen dut -aitortu zuen-; ez zait batere erraza gertatzen den istorioaren muntaketa egitea». Beti pertsonaietatik hasten da eta kasu honetan Elisa izan zen abiapuntua, baina alaba «berehala» etorri zitzaion.
“Azken batean” eleberrian, berak idatzitako besteetan bezala, pertsonaien arteko harremanean oinarrituta josi du istorioa, beraien arteko harremanaren «korapiloetan harrapatuta», alegia. «Bi bizitasun, bi sufrimendu, bi biolentzia eta bi kalte mota» ageri dira, amarena eta alabarena.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
