Zaintzako ELAko 500 langilek publifikazioa exijitu dute
Gasteizen atzo egindako mobilizazio batekin, ELAko zaintza profesionalizatuetako 500 langile baino gehiagok alderdi politikoei eta erakundeei sektorea publifikatu dezaten eskatu zuten.

Erresidentzietako, eguneko zentroetako, etxez etxeko zerbitzuetako, esku hartze sozialeko edo aniztasun funtzionaleko 500 langile baino gehiagok, ELA sindikatuak deituta, mobilizazioa egin zuten atzo Gasteizen, alderdi politiko eta erakundeei sektoreko zerbitzuak publifikatzea eskatzeko.
‘‘Euskal Zaintza Sistema baten bidean, publifikazioa!’’ lelopean abiatu zen manifestazioa, Bilbo plazatik, eta zenbait geldialdi egin zituzten egoitza publiko eta pribatuen aurrean, Agofe aurrean eta Lakuako Gobernuaren aurrean.
Leire Gallego sindikatuko ekintza sozialeko arduradunak nabarmendu zuenez, «ELAk urteak daramatza sektore horretako lan baldintzak hobetzeko lanean». Aditzera eman zuen azken hogei urteetan zaintzaren sektorean egindako 5.000 greba egunetan 25.000 langilek parte hartu izan dutela.
Gallegok prekaritatearen adibide gisa aipatu zituen Hego Euskal Herriko erresidentzietako greba sektorialak, eta publifikazioa ezinbestekotzat jo zuen: «euskal zaintza sistema publikoa behar dugu kalitatezko zerbitzu duina emateko». Hortaz, publifikazioaren bidean duten erantzukizuna oroitarazi zien ELAk erakundeei eta alderdiei, zerbitzu hauek enpresa pribatuen esku uzten dituztela salatuz.
Elisa Rodriguez Gasteizko erresidentzietako langileak bere hitzartzean azpimarratu zuen, Araban 50 greba egun eginda ere, langileek hitzarmen estatalarekin jarraitzen dutela, gutxieneko soldatarekin. Hala eta guztiz ere, Arabako Aldundiak negoziatzeari uko egiten diola eta langileak baldintza prekarioetan mantentzen dituela azaldu zuen Elisa Rodriguezek atzoko mobilizazioan.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»
