SUIMANGAREN ASKATASUN KANTUA
Gazan bonbek arnasa ere ito nahi izan dute. Baina suimanga palestinarra, hegazti nazionala, ez da isiltzen: olibondoetan askatasun kanta zabaltzen du.

Gazan ez dago giro. Su etenaren aurretik, bonben zaratek ez dute lagundu. Bertakoen arnasa isilarazi nahi dute. Halarik ere, sionistek ez dute erraz izango. Izan ere, Palestinan badago txori bat, sasoi batean eskoletan haurrek koadernoetan marraztu ohi zutena eta isilik ez dagoena.
Hegazti horrek ezer gutxi daki politikaz, baina badaki zer nolako mandatariak dauden mundu honetan, eta egunero hutsik egin gabe, olibondoetan ez bada, oraindik zutik gelditzen diren zuhaixka bakan horien adarretan bere kantua zabaltzen du lau haizeetara. Suimanga palestinarra (Cinnyris osea) du izena, eta Ekialde Hurbileko hegaztirik ederrenetakoa da.
Okupatzaile sionistek 1950-1960 hamarraldietan izena ez zuten begi onez ikusten, eta hebreeraz tzufit jarri zioten (euskarara itzulita, «nektarra zurrupatzen duena»), baina izen hori haiek besterik ez dute erabiltzen. Palestinako Aginte Nazionalak 2015ean «hegazti nazionala» izendatu zuen, eta horrek bazterrak harrotu zituen berriro. Ornitologo israeldarrek, izenaren kutsu politikoa-edo alboratzeko asmoz, beste izen batzuk proposatu zizkieten hainbat nazioarteko elkarte ornitologikori, tartean suimanga ipartarra edota suimanga bularlaranja, baina zorionez ekimen hauek ez zuten aurrera egin, eta egun, 2025ean, komunitate zientifikoak suimanga palestinarra hitza erabiltzen du hegaztien sailkapen guztietan.
Alferrik aritu dira izena eta izana aldatu nahian, Palestinako hegazti nazionalaren askatasun kantua ez baitute inoiz isilaraziko.

Reconocidos otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea
