EH Bilduk eskatu du Ertzaintzak atxilotuen jatorriaren berri ez emateko
EH Bilduk atzera egiteko eskatu dio Bingen Zupiria Lakuako Segurtasun sailburuari, eta bazter dezala Ertzaintzak atxilotuen jatorria ezagutarazteko hartutako erabakia. Nerea Kortajarena legebiltzarkideak atzo ohartarazi zuenez, erabaki horrek «kolektibo jakin batzuen kontrako aurreiritziak eta mesfidantzak elikatu baino ez ditu egingo, eta horrek kohesio sozialari zein bizikidetzari kalte egingo die».
EH Bilduko eledunak gogora ekarri zuen Zupiriak berak orain dela gutxira arte bat egiten zuela diagnostiko horrekin. Duela urtebete eskas erantzun zion Voxi «atxilotuen jatorriaren berri ematea berdintasun eta diskriminazio ezaren printzipioen aurkakoa» dela. Hori dela eta, EH Bilduko legebiltzarkidearen iritziz, «ulergaitza» da sailburua iritziz aldatu izana.
Nerea Kortajarenak azaldu zuen «arazo konplexuei erantzun sinple eta populistak» ematen ari direla, eta horrek «sektore jakin batzuk kriminalizatzeko eta haien aurkako gorrotoa sustatzeko» baino ez duela balio. Ildo beretik, ukatu zuen Zupiriaren iritzi aldaketa gardentasunaren izenean justifika daitekeenik.
Hori guztia kontuan hartuta, EH Bilduko legebiltzarkidea kezkatuta agertu zen, bereziki Segurtasun sailburuaren irizpide aldaketaren jatorrian egon daitekeen arrazoi eta analisi politikoarekin. «Motibazioa politikoa izan daiteke bakarrik, kalkulu elektoralen araberakoa, eta hori benetan kezkagarria iruditzen zaigu, hain konplexuak diren gaiei epe motzeko interes alderdikoi eta elektoraletatik heltzea oso arriskutsua delako», salatu zuen.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
