Andoni CANELLADA FOKU
KLIK

Pilotak elkartasuna adierazi dio Palestinari

Gernika Palestina ekimenak antolatuta, Galarreta frontoiak jaialdi oso berezi bat hartu zuen. Euskal pilotako hiru modalitate ezberdinek osatu zuten igandeko menua eta pilatutako etekinak eta elkartasuna Palestinan diharduten proiektu humanitarioei bideratuko zaizkie. Eskuz, Mikel Goñi, Iker Elizegi, Xabier Apaolaza eta Ibai Zabala aritu ziren; zestan, Erika Mugartegi, Arai Lejardi, Elaia Gogenola eta Maia Goikoetxea; eta, erremontean, Ansa II.a, Aiestaran VI.a, Goikoetxea V.a eta Larrañaga. Andoni Redondo eta Eli Pagola, bertsotan.