Gernika ia sailkatu da, Ane Olaetari esker

Bihar berriro jokatu beharko du Lointek Gernika Bizkaiak Elitzur Ramla talde israeldarrarren aurka. Atzo eman zuen maila errepikatuko al du talde bizkaitarrak? Ez bakarrik Emakumeen Eurocupen bere multzoko bigarren postua bermatzeko, baizik eta ahal delarik, talde israeldarra kalera bidaltzeko. Derrigorrean jokatu behar baldin badu talde gernikarrak, etekina atera diezaiola.
Ane Olaetak Sofian egindakoa txalogarria baino gehiago izan zen. Gaizki hasi zen talde bizkaitarra, baina antolatzaile gernikarraren eskutik -sekulako erakustaldia eman baitzuen- garaipen ederra lortu zuen Lucas Fernandezen taldeak. 15 puntu, 8 errebote eta 7 asistentzia lortu zituen Ane Olaetak. Bestalde, Polleros eta Bessoirren puntuek ere bizkaitarrek Elitzur Ramla garaitzeko balio izan zuten, hasiera eskas bati buelta emanez.
Gogoz kontra jokatu beharraren ondorioetako bat izan zen jokatzeko tentsioa aurkitzea asko kostatu zitzaiela. Akordatzerako, Gernika 7-0 azpitik jarri zen eta pare bat baloi oparitu zituen. Gernikarrek Salamancan min hartu zuen Jankovic gabe jokatu behar izan zuten eta antzeman zen hasieran, batik bat kontzentrazioari dagokionez.
Zorionez, Ane Olaeta, Bessoir eta Polleros martxan jarri zirenean, dena aldatu zen. aurreneko laurdena 26-16 amaitu bazen, atsedenaldira, 39-46, aurretik ziren gernikarrak, eta bigarren zatian erreakzioa berretsi zuten. Ea bihar berdin jarraitzen duen.

El mutismo español clama al cielo de Gernika ante el «perdón» alemán

López de Gereñu, primer muerto con Juan Carlos I

«Unerik politena buruz burukora bi anaiak pasa ginela jakitean izan zen»

El sondeo de Lehendakaritza vuelve a dar la victoria al PNV en la CAV
