EUSKADI LITERATURASARIen festa
Donostiako San Telmo museoan egin zen, atzo, aurtengo zazpi Euskadi literatura sarien banaketa -eta aitortza- ekitaldia.

«Gaurkoa ez da soilik sari banaketa bat, euskal literaturaren garrantziaren aldarrikapena eta euskal sortzaileei aitortza ere bada», esan zuen atzo arratsaldean Ibone Bengoetxea Lakuako lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak San Telmo museoan. Aitortza 2025eko euskal literaturako sari nagusien banaketa ekitaldian egin zuen. Bertan zazpi lan saritu zituzten, aurtengo uztatik aukeratu dituztenak. Euskarazko ekoizpenari dagokionez, literaturako saria Unai Elorriagaren “Francesco Pasqualeren bosgarren arima” (Susa) nobelak jaso du; haur eta gazte literaturan, Karmele Mitxelenak, “Aitona Floren” (Elkar) lanarekin; saiakeran, Markos Zapiainen “Txillardegi hizkuntzalari” (Elkar) lana saritu dute, eta itzulpen onena Koldo Biguriren “Arturoren uhartea. Ume baten oroitzak” (Erein eta Igela) nobela izendatu dute. Gaztelaniazko ekoizpenean, hauek saridunak: Literaturan, Garazi Albizua, “Termita” (Galaxia Gutenberg) nobelagatik eta saiakeran, Itxaso del Castillo, “Mujeres furiosas. El monstruo femenino en el audiovisual de terror” (EHU) lanarekin. Ilustrazio atalean, Maite Rosenderen “Traba” albumak eraman du saria.

Tras el fin de la guerra en Ucrania, ¿confrontación Europa-Rusia?

El TEDH falla que París conculcó los derechos de Ibon Fernández Iradi

Bazofia sintética disfrazada de noticia para hacer política facha

«Sartutako zuhaitzek milaka urte iraun dezakeen basoa sortu dezakete»
