2025eko filmik latzena iritsi da

Veneziako Jaialdian Epaimahaiaren Sari Nagusia eta Donostia Zinemaldian Publikoaren Saria irabazi ostean, 2025eko filmik latzena zinemetara iritsiko da: ‘‘Sawt al-Hind Rajab’’ (espainieraz, ‘‘La voz de Hind’’). Filmak benetako gertaera latz bat kontatzen du. Gazan bizi den izua eta beldurra erakusten ditu sei urteko neskato baten larrialdi-deiaren bidez.
2024ko urtarrilaren 29a, Gaza. Ilargi Erdi Gorriko boluntarioek larrialdi-dei bat jaso dute: Hind Rajab izeneko sei urteko neska bat auto batean harrapatuta dago, erreskata dezatela erregutzen. Auto barruan, bere familiako sei kide hilik daude; kanpoan, tiroak entzuten dira eta tankez inguratuta dago. Anbulantzia bidaltzeko ahalegin guztiak egiten dituzte, baina burokrazia eta baimen absurdoek erreskate lana ikaragarri luzatuko dute. Gertaera osoa larrialdi-zerbitzuko langileen ikuspegitik azalduta dago. Telefonoaz bestaldean entzuten den audioa, neskatoarena, benetakoa da. Telefonoaren alde batean, errealitate fikzionatua; bestean, errealitate gordina.
Espazio hori tentsio ikaragarri baten eszenatoki bihurtzen da: itxaronaldiak, protokoloak, atzerapenak eta beldurra etengabe erretratatzen dira. Ez dago erasoaren berreraikitze grafikorik; kamera une oro larrialdien koordinazio-gelan dago, eszenatoki bakar horretan. Filmak itxaronaldiaren benetako iraupenarekin jokatzen du. Era berean, agerian uzten du protokoloak, arau militarrak, distantziak eta baimenak armak bezain oztopo hilgarriak bihur daitezkeela eta sarritan eragotzi egiten dituztela bizitza salbatzeko ahaleginak.
Zuzendariak aipatu duenez, «Ilargi Erdi Gorriak audioaren zati txiki bat argitaratu zuen eta, neskatoaren ahotsa entzun nuenean, laguntza eske ari zitzaidala zirudien. Nire ustez -gaineratu du-, gure garaiko Anne Frank da. Jendeak Anne Frank ezagutzen duen modu berean, Hind Rajab ere ezagutu beharko luke».

El mutismo español clama al cielo de Gernika ante el «perdón» alemán

López de Gereñu, primer muerto con Juan Carlos I

«Unerik politena buruz burukora bi anaiak pasa ginela jakitean izan zen»

El sondeo de Lehendakaritza vuelve a dar la victoria al PNV en la CAV
