Adimen artifiziala, dolua eta mugak
Sitgesen aurkeztu zuen urrian Alberto Gastesi zinemagile donostiarrak “Singular”; orain zinemetan estreinatuko du. Adimen artifizialaren mugak eta giza dolua ardatz dituen zientzia-fikziozko thriller berezia da. Zuzendu duen bigarren film luze honetako protagonistak Patricia Lopez Arnaiz, Javier Rey eta Miguel Iriarte dira.
Semea hil zenetik hamabi urtera, Dianak eta Martinek lakuko etxe zaharrera itzultzea erabaki dute, asteburu bat igarotzera. Diana adimen artifizialean aditua da (EHUn lan egiten du), eta Martinek, aldiz, lanbidea utzi zuen zibilizaziotik at bizitzeko. Hildako semearen antza duen gazte misteriotsu bat agertuko da etxean, eta antzinako sekretuak eta susmo berriak azalduko dira. Familiaren iraganaren baitan egon liteke etorkizun bat izatea.
Gastesik esana: «Adimen artifiziala uste baino askoz lehenago iritsi da gure bizitzara, etorkizunarekin lotzen dugun beste edozerekin askotan gertatzen den bezala. Thriller honen azpian zientzia-fikzioa ageri da, baina ez da irudian ageri, begiradan baizik. Ordezkagarriak al gara? Gure pelikularen bihotzean taupaka dagoen galdera nagusia da».

El mutismo español clama al cielo de Gernika ante el «perdón» alemán

López de Gereñu, primer muerto con Juan Carlos I

«Unerik politena buruz burukora bi anaiak pasa ginela jakitean izan zen»

El sondeo de Lehendakaritza vuelve a dar la victoria al PNV en la CAV
