Jon URBE FOKU
BEGIRADA

Hitz egin dezagun neurrigabeko kontsumismoaz

Black friday egun komertzialaren kontrako mezua zabaltzeko, Saretuz-ek, Donostiako Kontsumo Arduratsu eta Eraldatzailearen Sareak, “Opariak opari / Oparitu, erosi gabe” lelopean, jasangarritasuna eta elkar babestea irudikatzen duten opariak banatu zituen atzo. «Neurrigabeko kontsumismoak gizartean eta ingurumenean duen eraginari buruzko gogoeta bultzatzea» zen helburua. Beharrezkoa da jendarteak hausnarketa hau egitea, gure kontsumo maila ez baita inondik inora jasangarria.