Abituak abitu!
Hau astea! Sarritan gertatzen zait, hilean bost bat bider bai! Kontua zera da, matazari hariak askatzen ematen dudala denbora dezente eta iluntzean etxeratu orduko ez dudala gogo handirik izaten eguneko egunkari biei behar besteko begirada emateko... Total, arin batean pasatzen ditut orriak, di-da, eta goiburu batzuk buruan ganoraz sailkatzen saiatu arren batzuetan nahastu egiten ditut, ganoragabe... Eta astearen azkenean teklatuaren aurrean paratzean, zutabe horizontala idazteko, orduantxe datorkit atzamarretara astean zeharreko goiburu nahasketa, supermegaordenagailutzar horrek ere aletu ezingo lukeena. Hortaz, ez naiz seguru izaten ia ondo ulertu ditudan albiste izan direnak. Tira!
Kasurako, beheko estatuko segurtasun indarrak hainbat komentutan sartu eta mojaren batzuk atxilo atera dituztela leitu dut, edo; hango alderdi sozialistan ibilitakoak, antza. Letra txikiaz seguru ez banago ere, badirudi Louvre museoan izandako lapurretarekin lotuta egon daitekeela atxiloketa, urrezko altxorren desjabetze harekin hain zuzen. Halere, kosta egiten zait mojak garabiko eskaileretan gora imajinatzea, geruza anitzeko abitua abitu, balkoian jauzi bizkorra egin, gero eskaileretan behera urrezkoak aldean... eta zilindrada handiko motorrean alde egin, Senaren ondoko joanbide handitik! Jaungoikoa! Itxuraz, sor Menak antolatu zuen kolpea eta sor Baldak kargatu harrapakina. Hurrengo kontzilioan sekretu ofizialak desklasifikatzen direnean jakingo dugu, jakitekotan! Amen!
Eta abituak hizpide, Europan soldaduska berriro aukera izateko ahaleginean ari dira, etorkizuna izatekotan militarra nahi dutelako zibila baino. Hori bai, Gabonetan bermatuta egongo dira erdialdeko argiteria eta noriak! Goian geratuko balira betiko... Badugu lana matazari hariak askatzen asmatzen!

El mutismo español clama al cielo de Gernika ante el «perdón» alemán

López de Gereñu, primer muerto con Juan Carlos I

El sondeo de Lehendakaritza vuelve a dar la victoria al PNV en la CAV

Tras el fin de la guerra en Ucrania, ¿confrontación Europa-Rusia?
