Jon GARMENDIA
Idazlea

Grina

Aitor Zabaleta leitzarrari galdetu nion zer duen bere herri txikiak hain izen handiak emateko, eta «grina» erantzun zidan. Hala erakutsi zuten Illarregi Marzol anaiek Nafarroa Arenako finalean, eta hala sumatu nion eskatutako rolean sartuta ariketa honetan Xabati. Abortuak egiten dituzten klinikako langilea protestara etorritakoen jazarpenaren aurrean. «Zer den bizitza zer harremana, zer den bakea ta zer den drama, noiz izan aita noiz izan ama, bakoitzak bere pauta darama, jende dezente etortzen zaigu gure etxe hontan barna, baina batzuek ez den lekuan piztu nahi dute alarma, nik gogo betez eta poz pozik egiten dut nere lana, daukadan pena bakarra baita jende hau jaio izana».

«Andrezkoa ez da manikia, umetoki bat eta titia, mundu bakoitza hain da txikia, nahi duen hortan da atxikia, mahai hotz batek bi aldeetan edukitzen du aulkia, ta parekoan jendea jarri ta ni enaiz tematia, nahiz kritikatu abortatzea ta bizi bat ebakia, errespetatu behar dena da norbere erabakia».

«Baina protestak daude gertuko, kontsulta hontan gara lekuko, gure sofatxo ta gure burko, saiatzen gara izaten hurko, esaten dute ez abortatu ez al duzu hausnartuko? lege zaharraren iritzietan ez ote zara zahartuko?, guraso izan edo ez izan hartu edo egin uko, bakoitzak bere bizitza dauka ni ez naiz hortan sartuko». Zorionak.