Urrezko Domina M. Torres enpresak jasotzea gaitzetsi dute
EH Bilduk eta Contigo-Zurekin-ek planto egingo diote Nafarroako Urrezko Domina emateko ekitaldiari, saria jasoko duen enpresak, M. Torres-ek, Israelekin harremanak dituelako. Hala salatu dute, behintzat, palestinarren eskubideen alde lan egiten duten hainbat taldek. LAB sindikatuak ere iragan astean esan zuen ez zuela gaurko ekitaldian parte hartuko, arrazoi horregatik beragatik.
EH Bilduk M. Torresen «izaera estrategikoa» eta 50 urteko ibilbidea aitortuagatik ere, industria militarrarekin duen harremana eta armagintzan daukan parte hartzea aztertzeko eskatu du, eta gogorarazi du Nafarroako gizartearen gehiengoa Israeli armak saltzearen aurka agertu dela. Hortaz, koalizioaren ustez, «hain balio sinboliko handia duen errekonozimendu bat izanik, enpresak Israel herri palestinarraren aurka egiten ari den genozidioan izan dezakeen inplikazioari buruzko edozein zalantza argitu behar da».
Koalizioak, gainera, «hanka-sartzetzat» jotzen du Urrezko Domina emateko ekitaldiak bat egitea Parlamentuaren Domina palestinar herriari emateko ekitaldiarekin.
Contigo-Zurekinen iritzian, «saritutako enpresa taldeak eta haren sortzaileak Israelgo Estatuarekin eta industria militarrarekin zein harreman dituen argitu behar da, Nafarroako Urrezko Dominaren egokitasuna zehazteko».
MOBILIZAZIOA
Gerrarik Ez plataformak elkarretaratzea egingo du Nabarreria kalean, Urrezko Dominaren emate ekitaldia egingo den lekuan, saritutako enpresak armagintzarekin duen lotura salatzeko.

El mutismo español clama al cielo de Gernika ante el «perdón» alemán

López de Gereñu, primer muerto con Juan Carlos I

El sondeo de Lehendakaritza vuelve a dar la victoria al PNV en la CAV

Tras el fin de la guerra en Ucrania, ¿confrontación Europa-Rusia?
