Bandcamp
Gero eta maizago ari naiz entzuten «euskal Bandcamp»-arena. Plataforma bat non euskal musikariek bere musika partekatuko bailukete nahiko luketen moduan eta formatutan. Egia da, alde batetik, asko garela plataforma horretan gabiltzan euskal artistak, eta bestetik, musika interesgarrien harrobi ezin hobea bilakatu dela. Beraz, zergatik ez egin? Ideia bikaina da musikarien eta entzuleen arteko zubi berriak eraikitzea, ahalik eta modurik horizontalenean, eta industriaren atzaparretatik ahalik eta urrutien. Nork jarriko du sosa?
Dena dela, komeni da gogoratzea, zorionez, alde handia dagoela Spotify bezalakoen eta Bandcampen artean. Azken hori ezin baita musika zabaltzeko streaming plataforma gisara hartu, edo ez behintzat kontzeptuaren esanahirik ohikoenean; plataformaren helburua ez da ordainpeko musika zerbitzu bat ematea, baizik eta musikariei parada ematea zuzenean entzuleari bere musika erakusteko eta “saltzeko”. Eskertzekoa oso, batik bat, algoritmoentzat ikusezinak garenontzat. Ados, baina neuk sindromeak jota jarraitzen dut, dardarizo betean, izerdi hotzak blai, bihotza lehertuko zait ez badut, oraintxe bertan, nagoen lekuan eta eskuan daukadan gailuarekin Lucinda Williamsek 1992an Houstonen grabatutako zuzenekoa entzuten... Non da larrialdietarako nire Amazon Music dosia?

¿Está el modelo D con PAI camino de la extinción?

Iriart ezkerreko abertzalea da Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria

Otegi se marca un Arzalluz, Esteban le da al eslogan y Pradales cuela trampitas

Israel trata de reventar la tregua con Irán con una gran masacre en Líbano
