KORRIKA amaitzeko NAIZ gunea izango da
Martxoaren 19an Atharratzen hasi eta 29an Bilbon bukatuko da Korrika, eta amaiera festan NAIZ gune erraldoia egongo da Areatzan.

2026a Korrika urtea izango da. “Euskara gara” lemapean, Atharratzen izango du abiapuntua, martxoaren 19an, eta Bilbon amaiera, 29an. Urte luzez, AEK-k eta NAIZek elkarlanean jardun dute Korrikaren bueltan, eta 24. edizio honetan ere hitzarmena berritu dute. Akordio horri esker, Korrikako petoak kioskoetan eskuragarri egongo dira GARA egunkariarekin batera, eta harpidedunek aurrez etxean jasotzeko aukera izango dute. Halaber, NAIZek presentzia nabarmena izango du Korrikaren amaiera festan. Bilboko Areatzan kokatuko da NAIZ gune erraldoia, eta milaka euskaltzaleren topaleku izango da.
Hamaika egunez, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du etenik gabe, euskararen aldeko mezua herriz herri eta auzoz auzo zabalduz. NAIZek, ohi bezala, jarraipen estua eskainiko dio ekimenari. Egunero konexio bereziak egingo dira NAIZ Irratian, eta Korrikak ematen duen guztiaren berri jasoko da webgunean, kroniken, irudien eta eduki digitalen bidez. Horrez gain, une esanguratsuenen berri zuzenean jasotzeko aukera ere izango da, Korrikaren taupada etengabea Euskal Herriko txoko guztietara irits dadin.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
