Bost udalek eta 6.000 lagunek alegazioak jarri dizkiote Basalgo parke eolikoari
Arena Power enpresak 200 metroko sei aerosorgailu jarri nahi ditu Bergara, Eibar eta Soraluzeko mendietan; Elgetari eta Elgoibarri ere eragingo lieke. Basalgoren aurreproiektua eta ingurumen inpaktuaren azterlana aurkeztu ostean, herenegun amaitu zen alegazioak aurkezteko epea eta agerian geratu da proiektuaren aurkakotasuna handia dela: 6.000 herritarrek baino gehiagok, kaltetutako bost udalek eta elkarte ugarik aurkeztu dituzte.
Sollube Gane proiektua aurrera ez eramatea erabaki berri du Arena Powerrek, eta orain asmoa Azurtza eta Ilordo arteko hiru kilometro eskaseko mendilerroan Oizko erroten altuera hirukoizten duten sei aerosorgailu jartzea da. Bakoitzak 200 metroko zabalerako hormigoizko plataforma behar du oinarrian.
Aerosorgailuen funtzionamenduak berak eragingo lukeen inpaktuari eraikuntza lanen ondoriozkoak gehitu behar zaizkio, bai ingurumenean, bai landa ingurunean. Eta, bestetik, zalantza administratiboak ere badira.
Alegazioak aurkeztu dituzten guztiak bat datoz proiektu hau ez dela bateragarria EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialarekin.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
