Ustelkeriaren aurkako kazetari tematia

Liburu denda txiki baten jabe den Lee Raybonek (Ethan Hawke) bere eguneroko bizimodua alde batera utzi eta ikerketa kazetaritzan murgiltzea erabakiko du. Hiriaren sekretu ilunak azaleratzea izango du helburu, tokiko botere egituretan sustraitutako ustelkeria agerian uzteko asmoz.
Telesaila erakargarri bihurtzen duen elementuetako bat Lee Raybon pertsonaia bera eta Ethan Hawkeren interpretazioa dira. Protagonista ez da detektibe klasiko bat, baizik eta kazetari obsesibo xelebrea. Idealismoaren eta autoengainuaren arteko oreka ezegonkorrean mugitzen da, egia bilatzeko grinak bultzatuta, baina ez da bere mugen eta kontraesanen jakitun.
Tonua drama eta thriller generoen artean mugitzen bada ere, komedia beltzeko une ugari eskaintzen ditu, proposamena dibertigarri bezain ikuserraz bihurtzen dutenak.
Zinema beltzaren eta pulp literaturaren eraginak etengabe ageri dira: Coen anaien edo Jim Thompson bezalako autoreen arrastoak nabarmenak dira, eta ikusleak erreferentzia horiek erraz identifikatuko ditu. Hala ere, erreferentzia horien pisua handiegia da; izen potolo horien itzala presente egonik, telesailak ez du beti haien indar edo koherentzia maila berean funtzionatzen, inondik inora ere.
Trama nagusiaren azpian, narratiba gurutzatzen duten elementu historiko eta sozialak ageri dira, bereziki Tulsako arrazakeriarekin eta politikarekin lotutako iraganari egiten zaizkion erreferentzia inplizituen bidez. Geruza horiek egungo gertaerak kokatzen dituen atzealde gisa funtzionatzen dute, istorioari sakontasun narratiboa emanez.
Proposamen berezia da “The lowdown”; neo-noir generoa umorearekin eta gizatasunarekin uztartzen duen telesaila, Ethan Hawkeren antzezpen sendoak eta ikuspegi estetiko bereizgarri batek sendo babestua.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
