Egunero idazten delako
Bai arraroak gero egunok! Arraro jan eta arraroago edan! Kontuak atera, izkinako zakarrontzi berdeak orain arte ezagutu gabeko beira motak ezagutu ditu! Eta ondoko ontzi-kideak bezala berdea ere lepo, barruan zein kanpoan! Eta hara, ez dago itsaski oskol gogorrak neurriko denboran konpost bihurtuko dituen har motarik, transgenikoa ez bada sikiera! Eta horrelakoa bada zertarako konpostatu?… Non nengoen ni? A, bai, dena arraroa, dena bestelakoa! Komuneko kaka kolorea ere ezberdina da egunotan, ezta? Egia esan, ez dut lortu kolore hori nazioarteko kolore katalogo ofizialetan identifikatzea. Eta ez nago seguru baina korrokada doinuak ere ezberdinak direlakoan nago… nire belarrietan behinik behin.
Total, ihesi nahian edo, lasaiago hartu dut egunotan prentsaren irakurraldia, bigarren kafea hoztu arterainoko lasaia. Erreportajeetan jarri dut aparteko arreta, hasieratik azkeneraino, lapitza eskuan. Gustura, paperezko ikasbidaia balitz bezala. Urtean zehar han-hemen gertatua nahiko segurua da, irakurketak irakurketa, handik gatozelako. Baina norantz goazen beste kontu bat da; eta bestelakoa izan daiteke, etorkizuna ez dagoelako idatzita, are gehiago etorkizun bat baino gehiago izan daitezkeelako geroan, eta lekuan lekuko komunitateek idazten dute geroa egunerokoan, letra larriz edota xehez, baina idatzi! Mugikorra etxean utz dezaket, ahaztuta, baina lapitza inoiz ere ez!
Tira! Gogoa daukat, eduki ere, ohiko normalkeriara bueltatzeko, aldi arraro hau atzean utzita behingoz! Badakit bihar goizean zalantza asko eta askotarikoak izango dituela nire buruak, hotz ala bero, baina izan. Hil arterainoko ikasleak gara, eta ziurgabetasunak kudeatzen ikastea tokatzen zaigu orainaldian. Hanka ateratzeko bada ere! Baina lapitza eskura, idazteko.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
