Thomas COEX AFP
BEGIRADA

Errege Magoei gutunik ez, eskerrik asko!

Pedro Sanchez Gobernu espainoleko presidenteak eskutitz bat bidali zien atzo PSOEko militanteei, ez amore emateko eskatuz. «Zailtasunen» jakitun den arren legegintzaldia 2027an amaituko duela agintzen zien. Norabide horretan, «burua altxatuta, ausart eta erabakitasunez» aurrera egiteko eskatzen zien. Ondo dago, baina sinesgarria izan nahi badu eta legegintzaldia amaitzeko benetako borondatea badu, gutunen ordez ekintzak behar dituzte bai bere oinarriek, baita Gobernuari babesa ematen dioten indarrek ere.