ALFONBRA GORRIA ELIKAGAI BANKURA
Gipuzkoako Jasangarritasun Departamentuak Zinemaldiko alfonbra gorria Elikagai Bankuarentzako gizarte-laguntza bihurtu du.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Zinemaldiarekin, Emaus Gizarte Fundazioarekin eta SpanSet Villabonako enpresarekin batera, mila poltsa berrerabilgarri baino gehiago eman dizkio Gipuzkoako Elikagai Bankuari, Zinemaldiaren azken edizioan erabilitako alfonbra gorriarekin egindakoak. Ekonomia zirkularra, gizarte-inklusioa eta konpromiso solidarioa uztartzen ditu ekimen honek, Zinemaldiaren elementu enblematikoenetako bati bigarren bizitza bat emanez. Emaus Fundazioaren gizarteratze tailerretan ari diren pertsonek egin dituzte poltsak, Zinemaldian instalatutako moketa jasangarriaren 1.840 metro koadro erabiliz. Moketa %100 birziklatua eta birziklagarria da, eta SpanSet enpresa gipuzkoarrak emandako ehuna berrerabiliz egin dira poltsak. Sari emate ekitaldian honakoak izan ziren: Jose Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatua; Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendaria; Belen Mendez de Vigo Gipuzkoako Elikagai Bankuko presidentea; Aitziber Zubillaga Emaus Gizarte Fundazioko zuzendari nagusia; eta Puy Vielba SpanSet enpresako Jasangarritasuneko zuzendaria.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
