Elurraren magia
Zeinen ederrak izan diren gure lurralde txiki honetako paisaiak azken egunetan elurrak zuritu dituenean, ezta? Bada elurra gustuko ez duen jenderik, baina orokorrean umeak ez direnak ere ume bezala jarduten dira elurraren ingurumarian.
Hainbatetan aipatu eta azpimarratu izan dut elur maila eta kantitatea asmatzeak zer nolako zailtasuna duen. Baina ez da hori bakarrik. Elurrak baditu bitxikeria batzuk eta gaur horietako bat aipatu behar dut.
Lehengoan kalean nenbilela, ezagun batek aipatu zidan ea nolatan termometroak gradu bakar bat markatuta euria ari zuen. Gakoa geruza ezberdinetan dagoen aire-masan dago. Egun horretan 1.500 metroan aire-masa -4/-5 gradukoa zen, baina oso hezea. Oso hezea baina hotza den aire-masa batean sortzen den elur-maluta hezea izaten da eta behe-geruzetan tenperatura positiboak ukitzen dituen unean bertan urtu egiten da. Horregatik lehengoan txoko batzuetan gradu batekin euria ari zuen. Eguerdian, aldiz, erdi mailako geruzetan aire hotzagoa eta lehorxeagoa sartu zenean, elurrari ekin zion maila guztietan.
Beste hainbat bitxikeria ditu elurrak, baina horiek aipatzeko luze eta zabal aritu behar nuke. Aurten gutxienez elurra bisitari etorri da pare bat aldiz. Eta itxura du gehiagotan ere etorriko dela bere magia egitera.

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

«Están naciendo niños cuyo abuelo está en la cárcel, esto no es normal»

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko
