Ikuskizuna hareazko ozeano betean
Lau hamarkada betetzen dira gaur Dakar rallyaren sortzaile Thierry Sabine hil zela, duna artean izan zuen helikoptero istripuan.

Abenturazalea, Afrikaren eta motor-kirolen zale amorratua, Thierry Sabine enpresari frantziarrak sortu zuen Dakar rallya, kontinente horren bihotzean biziraupen lasterketa baten gogortasuna ikuskizun bihurtzeko erronka gisa. Abidjan eta Niza lotzen zituen afizionatuen lasterketa batean lehiatzen ari zela bururatu zitzaion proba hau sortzea, Libiako basamortuan galdu eta erreskatatu zuten arte hiru egunez heriotzaren zain egon ondoren. 1978ko abenduaren 26an Eiffel dorrearen oinetik abiatu zen aurreneko “Paris-Dakar”, Afrikako dunetarako bidean, 80 auto eta 97 motorrekin. Zalantzarik gabe, frantziarren iragan kolonialarekin zerikusi handia zuen ibilbideak, baina berehalako arrakasta lortu zuen. Handik hiru urtera, ia 500 parte-hartzaile abiatu ziren, eta, 1986an, 600dik gora. Urte horretan zendu zen Sabine, helikoptero istripu batean, hareazko ekaitz baten erdian lasterkariei jarraitzen ari zela. Hego Amerikatik pasatu eta 2020tik Saudi Arabian lehiatzen den proba hau gaur egun ere ez dago talde ekologisten zein bestelako GKEen kritiketatik salbu. Urtero uzten dituen irudiak, ostera, benetan ikusgarriak dira.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
