Genero ikuspegiari begira, ezer gutxi aldatu da Zinemaldian ere

Ikus-entzunekoen sektoreko genero arrakalak badu bere ispilua nazioarteko zinema jaialdietan eta, horren jakitun, orain zazpi urte genero ikuspegiari buruzko txostena argitaratzeari ekin zion Zinemaldiak, egoeraren analisia egin eta sektorean eragiteko xedez.
2025eko edizioari begira osatu duten txostena eman zuten argitara atzo eta, datuek agerian uzten dutenez, aurreko edizioaren aldean ezer gutxi aurreratu da. Txostenean Hautespen Batzordeak ikusi dituen 3.200 filmak aztertzen dira, kategoria nagusietan (zuzendaritza, ekoizpena, gidoigintza, argazkia, musika, muntaketa, arte-zuzendaritza eta soinua) emakumeen parte hartzea zehazteko. Datu nagusia hau da: emakumezko profesionalak %15-%39 dira batez beste, eta arte-zuzendaritzan bakarrik dira gehiengoa. Kategoria desorekatuenak ekoizpena (%39), gidoia (%33), zuzendaritza (%32) eta muntaketa (%31) dira, ordena horretan.
«Ikusitako filmak ekoizpen orokorrari badagozkio, hautatutakoen ardura Zinemaldiarena da», nabarmendu zuten jaialdiko ordezkariek, eta zehaztu zuten urtean ekoitzitakoetatik programatutako 174 filmen artean, emakumezko gidoilari, zuzendari, musikagile eta muntatzaileen proportzio handiagoa dagoela ikusitako film guztien multzoan baino.
Hala ere, Sail Nagusian, emakumezko zuzendarien beherakada erregistratu da iazko zifrekin alderatuta (%43tik %30era). Zinemaldiak, Esther Garcia ekoizleak Donostia saria jasotzean esandakoa bere eginda, hau adierazi zuen: «Asko dago oraindik egiteko. Urrats bat ere ez atzera, lagunok».

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete
