Zortzi urteren ondoren, pentsiodunek tinko eusten diote borrokari

Atzo bete ziren zortzi urte pentsiodunek manifestazioei ekin ziotenetik. 2011ko eta 2013ko erreformek murrizketak ezarri eta pentsioak izoztu ostean, 2018rako %0,25eko igoera eskasa izan zen urak gainezka egiteko falta zen tanta. Urte horretako urtarrilaren 15ean, milaka pentsiodunen haserreak Hego Euskal Herriko eta Estatuko hiri askotako kaleak bete zituen.
Elkarretaratzeak, manifestazioak, ibilaldiak, itxialdiak, sinadura bilketak, Parlamentuan aurkeztutako lege proposamena... zortzi urte hauetan Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) ez du etsi, eta borrokan jarraituko duela argi esan zuen atzo Bilboko Bira Kulturgunean egindako ospakizunean.
«Zerbait aurreratu da, baina bidea dago egiteko, pentsioak gehiago duintzeko eta lortutakoa atzeraezina izan dadin: pentsioen erosahalmena murrizten ari dira, erretiro-adina handitzen, 40 urte kotizatuta dituzten erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileak ez dira indargabetu eta gutxieneko pentsioak miserableak dira oraindik», adierazi zuen Ana Mezo EHPMko kideak.
«INORK EZ DIGU EZER OPARITUKO
Hala, argi utzi dute ez dutela amore emango. «Urte asko ditugu eta esperientziak erakutsi digu inork ez digula ezer oparituko eta borroka dela aurrera egiteko gure bermea», esan zuen Jon Fanok.
Hurrengo astelehenean, urtarrilaren 19an, zortzi urteotako borroka ospatuko dute Euskal Herriko plazetan. Era berean, euskal gehiengo sindikalak martxoaren 17rako deitutako greba orokorra babestuko duela esan du EHPMk.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
