Emakume zuriak arau direnean
«Estereotipoei aurre egin eta emozionalki askotariko audientziekin konektatuko duten irudiak eraiki» behar lituzke AAk, adituen ustez.

Adimen artifizialak sortutako emakumeen irudiak ez dira aniztasunaren erakusgarri: Europako Unibertsitateak egin berri duen ikerketa batek agerian utzi du neska gazte, kaukasoar eta gorputz normatibodunak gehiegi ordezkatuta daudela. Copilotek, Leonardok eta Midjourneyk sortutako emakumeen 350 erretratu baino gehiago aztertu dituzte Begoña Moreno, Esmeralda Lopez eta Sergio Baltasar irakasleek, plataforma horiei emandako prompt edo instrukzioetatik abiatuta. Aginduak ingelesez emanda gaztelaniaz emanda baino aniztasun handixeagoa erakusten zuten emaitzek. Gainera, aurpegiek ez zuten sentimendu edo espontaneotasunik agertzen; keinu serio eta neutroak ziren gehienak. Esmeralda Lopezek adierazi duenez, «estereotipoei aurre egiten dieten eta askotariko audientziekin emozionalki konektatzen duten irudiak eraiki behar dira». Horretarako, ikertzaileek azpimarratu dute adimen artifiziala diseinatzen duten taldeak diziplina anitzekoak izan beharko liratekeela, tresna horien gainbegiratze etikoa sustatu beharko litzatekeela eta eredu horiek entrenatzeko erabilitako datuak pluralagoak izan beharko luketela.

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
