XILABAK DENA PREST DU BIDEA OSATZEKO
Hilaren 31n Donibane Lohizunen kantatuko dute sei finalistek. Bost emazte eta gizon bat izanen dira oholtzan lehian.

“Bideek bidea” izan da Xilabaren leloa. Bada, Ipar Euskal Herriko bertsolari txapelketak ere ia bukatu du edizio honetako bidea, eta hilaren 31n helduko da helmugara, Donibane Lohizuneko Jai Alai aretoan eginen den finalean. Hala, orain arteko bidea «ederra eta aberatsa» izan dela adierazi zuen atzo Ortzi Idoatek, Bertsularien Lagunak elkarteko ordezkariak. Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetako bederatzi udalerritatik iragan da txapelketa, bertsolaritza hemen ere «une gozoan» dagoela agerraraziz. Joan den larunbateko Bardozeko final aitzinekoetako saioan lehiakide guzien puntuazioa ezaguturik, honako hauek sailkatu dira finalera: Maddi Ane Txoperena Iribarren, Miren Artetxe Sarasola, Aitor Servier Etxexuri, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia eta Elixabet Etxandi Goihenetxe. Hortaz, belaunaldi ugaritakoak izanen dira taula gainean, guziak Seaskako ikasle ohiak, eta bost lapurtarrez inguratua baxenabartar bakarra egonen da. Ezohiko ezaugarri bat: bost emazte eta gizon bakarra iritsi dira azken probara. Hastapeneko 24 parte hartzaileetatik bederatzi bakarrik ziren emakumezkoak.

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
