Mitologiaz janzteko erronka du Bilbok
Mitologia irudikatzea; erronka hori botako diete aurtengo aratusteek bilbotarrei. Mozorroak prestatzen hasteko garaia iritsi da.

Aurtengo Bilboko aratusteetan mitologia izango da mozorrotzeko gaia, atzo Jai Batzorde Mistoak Bilboko Berreginen Museoan egindako agerraldian iragarri zuenez. Otsailaren 7tik 17ra bitartean ospatuko dira inauteriak eta, urtero bezala, horien izaera kritiko, ironiko eta sortzailea izango da protagonista lehen egunetik; hala, hilaren 7an Kafe Antzokian Kopla Txikien lehiaketa egingo da. Eguen eta bariku aratustean, Farolin (Imanol Ituiño) eta Zaranbolas (Mertxe Gil) izango dira protagonistak: maskara trukea, kalejirak, epaiketa eta antzerkia izango dira Alde Zaharrean. Farolin da inauterietako bi pertsonaietatik zintzoena; santutxuarra da Ituiño, eta ikus-entzunezkoen zalea eta aztia eta ilusionista ere bada. Zaranbolas, bihurriena, Mertxe Gil Vallejok hezurmamituko du. Bilbotarra da bera ere, antzezlea eta txotxongilolaria, eta Goloka taldean dabil 1983. urteaz geroztik. Jaiegunoi begiratuta, aratuste zapatua izango da seguruenik jendetsuena... horren inguruan ohar bat bota zuten konpartsek: «Aratusteak jai libreak dira eta, hortaz, ez dute lekurik izango mozorro edo jarrera matxista, arrazista edo baztertzaileek».

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
