Oinarrizkoa
Egitatea azaltzea eta analisi egokiak egitea dira kazetaritzaren zereginak, baina soilik gezurrari aurre egiten ahalegin gehiegi egin behar dugu eta hori neketsuegia da. Migratzea eskubidea dela alde batera utzita, harrera lekura iritsitako pertsonen erregularizazioa beharrezko izapidea da. Giza eskubideen bermeaz ari bagara ere, gezurrez jositako gorroto diskurtsoei aurre egin behar diegu; adibide gisa, Gasteizen Voxek jarritako pankartak. Zarata honen guztiaren erdian zaila da oso gure ofizioa egitea.
Baina bada neke zantzurik ageri ez duenik. “Science” aldizkariak plazaratutako artikulu batean jasotzen denez, mundu mailako hainbat adituk salatu dute adimen artifiziala «eskala handiko manipulazio politikoaren aro berria» dela, «nekaezinak» diren agenteek gidatuta. Artikulua harago doa eta «hauteskunde interferentzia jada ez dela hipotetikoa» baieztatu dute, demokraziaren ideia bera jokoan jartzeraino.
Adimen artifizialeko tresna nagusien atzean direnek sinetsarazi nahi izan digute AEBn bost urteko mutiko bat mehatxu bat dela edota, gazte baten heriotza eragin duen tiroketaren irudiak izanda ere, gure begiek ikusitakoa ez dela egia.
Eta orain hobeto ulertzen da tiranoek goberna ez gaitzaten asmatu genuela demokrazia; orain demokraziaren bidez aukeratzen ditugun tirano berberak.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
