Wampumak (II)
Amerikako Iraultzaren amaiera markatu zuen 1783ko Parisko bake itunean AEBk ez zituen aipatzen okupatzen zituen lurraldeetako nazio indigenak. Deigarria da, ordurako zenbait itun sinatuak baitzituzten haietako batzuekin, britainiar koroaren kontra izandako gerraren harira. 1778ko irailaren 17an, adibidez, Fort Pitteko ituna sinatu zuten Lenni Lenape (Delaware) nazioarekin, gerrak iraun artean Washingtonen armadari haren lurraldea zeharkatzen utz ziezaioten. Itunaren harira Lenape nazioak egindako wampum-a Amerikar Indiarraren Museo Nazionalean dago egun.
Indiar lege federalean aditu den Robert J. Millerrek (Shawnee) kolonialismoaren nazioarteko legearen barruan azaltzen du AEBk nazio indigenekiko duen jarrera. Lege horren jatorrian XV. mendean Vatikanoak abiaturiko aurkikuntza-doktrina dago; Europako monarkiei “aurkitutako” lurraldeen gaineko kontrola aitortu zien doktrina hark.
Oraindik ere aurkikuntzaren doktrina erabiltzen da epaitegietan nazio indigenen kontra. 2015ean Ruth Ginsburg epaileak atzera bota zuen New Yorkeko Oneida nazioak bere lurrak berreskuratzeko eginiko eskaera «aurkikuntzaren doktrinaren arabera, ‘indiarrek’ okupaturiko lurren jabetza-titulua subiranoaren eskuetara igaro ze[lako] -aurkikuntza egin zuen nazio europarra, lehenik, eta ondoren, jatorrizko Estatuak eta AEB-».

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
