Biba bidea
Bukatu da Xilaba, eta hasten da hurrengoaren antolaketa, hor datza gelditzen ez den errotaren funtzioa. Bideek bidea egin dezaten beti. Eta beti, aitzina begira. Izanen da gogoeta, balorazioaren neurketa, beharrezkoa baita errealitateaz kontziente izatea. Errazagoa da, beharbada, zoriontasunezko hipotesiei bidea zabaltzea, zer den egoera ideala, paradisu egokia; baina hemen eta orain da lana egin behar, hemendik eta hemengoekin, ez dago besterik, eta hortik partitu behar da beti bidea, bestea utopia hutsa baita, ameskeria, eta polita da utopiarena, baina errealitateak baizik ez du egia islatzen. Eta ederra da Xilabak erakutsi duen errealitatea, saio guztiak izan dira beroak, finala izan da tenperaturaz hotza, neguan Donibane Lohizuneko Jai-Alaia ez da babesleku aproposa, baina bildu den jendetza da beroa, eta gorputza ez baina horrek goxatzen du bihotza.
Indartsu dago bertsoa ipar-ekialdeko lurrotan, euskara dabil ahulago, ea bertsoak laguntzen dion. Tira, kosta zait hau dena isilpean ukaitea, baina epaile aritu naiz, eta jakina, hasteko, kazetari gisa ezin kronikak idatzi, txapelketa momentuan ezin hau erran edo hura aipa jendartean, edo sareetan ohiko ditudan iritzi saltseroak bestela; bai, nekeza da epaile izatea, eta sutan probatzen da eltzea. Orain askeago sentitzen naiz, aitortzen dizuet. Horregatik luzatu nahi ditut goresmenak, bikaina izan da, lan bikaina egin duzue, bertsolari guztiek, eta antolatzaileek. Biba bidea.

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
