Inbidia
Gaur arratsaldean, oraindik haurrekin paseatzeko garaia zela, alegia, txakurrak kalera kaka egitera ateratzen hasi baino lehen, gizon bat pasatu da kale erditik ahoz gora kantari. Ez zen erronda bateko partaide, ezta kale musikaria; ez zebilen haurrekin jolasten, ez zen predikadorea; ez zuen arreta erakartzeko asmorik, kantari zihoan... tipo bat, ez oso heldua, kantari ahoz gora, metro batzuk aurretik eta metro batzuk atzetik entzuteko moduan. Norabait zihoan, misioren bat edukiko zuen paseo horrek: erosketak egin, hitzorduren batera garaiz iritsi, autobusa hartu... ohikotasunaren barnean kokatzeko moduko zereginen bat. Baina, kantuak lagunduta zihoan. Ez da lehenengo aldia entzuten dudala esan zidan lagunak, beraz, interpretatu nuen ohikoa ere bazela pertsona hura kale erditik ozen kantatzen pasatzea. Hori gauza bitxia, pentsatu du, kantoian, telefonoari ia garrasika ari denak. Une batez isildu da, telefonoaren beste aldetik ari zen ahots ozena monologora abandonatuta. Azkar itzuli da elkarrizketa intimo baina, inongo lotsarik gabe, anplifikatura. Kantaria haren aurretik pasa eta jaramonik egin gabe, urrutiratu egin da. Kantari jarraitzen du, ozen, ez du pantaila magiko eta ahalguztidunik behar. Nahiz eta, jende saldoa behartu bista makinatik altxatzera. Inbidia gorria sentitu dut.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
