Sareak
Badira ulertzen eta neure burua kokatzean zailak zaizkidan egoerak, nahikoa informazio ez dudalako batzuetan; izanagatik, kontuan hartu beharreko erpinak asko direlako beste askotan; eta zirt edo zart egin gabe, badirelako, hain justu, zuri edo beltz sentitzen ez ditugun kontuak eta kontraesanen eremuan bizi ditudanak. Sare sozialen erabilera 16 urtez azpiko gazteei debekatzearen inguruko informazioak nekez irakur daitezke burua korapilatu gabe. Argi dago, azken urteetan sare sozialak nerabeen egunerokoan txertatu direla, agian guk konprenitu ezin dugun moduan, denbora-pasaz gainera, euren oinarrizko eremu bilakatu direlako harremanetarako, emozioak bizitzeko eta informazioa jasotzeko. Eta ezkortasun erabatekoan sartu gabe, sareek biltzeko eta taldeak egiteko ahalmena indartu dute, zalantzarik gabe, haien hitzak eta tonuak gustuko izan edo ez.
Besoak gurutzatuta geratzeko egoeran ez gaude, jakintza arlo desberdinetatik sare sozialen erabilera goiztiarrak eragin ditzakeen ondorioez mintzo diren ikerketak asko direlako, baina bideragarria izan daitekeen zalantzak izanik ere, debekua bere horretan ez da inondik ere biderik eraginkorrena, helburua ez bada, behintzat, zerbait egiten ari garen sentsazioa ematea.
Alfabetatze digitalaz hitz egiten da sarri sare sozialen erabilpenaz ari garela, baina asko aplikazio edota baliabide zehatzen maneiuari lotuta. Sare sozialekin sortzen dugun harremanean eta horretarako dituzten amarruetan jartzea fokua da gakoa, hau da, nola erabiltzen ditugun eta nola erabiltzen gaituzten kontzientzia hartzea, sortzen dizkiguten emozioak identifikatzea eta horiek gure baitan zein inpaktu duten ezagutzea; eta hori ez da ateak itxita lortuko, edota haien ondoan dauden eta erabilera ez-osasuntsuak dituzten helduagoak kontuan izan gabe. Edozein kasutan, batean eta bestean egin diren proposamenek balio izan dute, behinik behin, neurriak behar direla konturatzeko, familia askotan gaia mahai gainean jartzeko eta, agian, debekuak beste norabide batzuetan kokatu behar direla ohartzeko; ez da gutxi.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
