Bonus Track
Azkenaldiko zutabe kostunbristen ildoari jarraituz, utzadazue galdera pertsonal bat egiten: noiz entzun zenuten azken aldiz disko oso bat jarraian? Eta ez naiz ari hasierako intentzioez: gutxitan betetzen dugun promesa mota horretaz. Erraza baita gauzak hastea; ez, ordea, bukatzea, eta helduaroan gero eta gutxiagotan ausartzen gara jatera, hasi eta buka, txokolate -ttabletak; ontza parea hartu eta bildu egiten dugu, berriro gordetzeko. Nahikoa «indar moral» ematen digun heldutasun estoiko, eta pasio gutxiko, hori nagusitzen zaigu.
A plazera! Agian, galdera birformulatu beharko nuke: noiz men egin diozue, suelto eta gogoz, disko bat entzuteko tentazioari? Eta tentazioa bera disrupzio ez hain irrazional gisara ulertuta; noiz gertatu zaizu azken aldiz musikaren promesa gozamenaren zubi fidagarriena? Ez dute balio parrandetako dantzaldi sinkopatuek, ezinezkoa baita horrelako egokieran disko osoa entzutea. Musika entzutea ariketa intimoagoa bihurtzen den une horietaz ari naiz, desioak disimuluan bultzatzen duen entzuketaz. Zure barneari zirrikitu bat irekitzen dionaz. Noiz jan duzu eserialdi bakarrean marmeladadun gaileta pakete bat. Zenbat denbora da ez duzula negar egiten disko bat entzutean? Ez zarela jauzika hasten egongelan?

¿Está el modelo D con PAI camino de la extinción?

Iriart ezkerreko abertzalea da Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria

Otegi se marca un Arzalluz, Esteban le da al eslogan y Pradales cuela trampitas

Israel trata de reventar la tregua con Irán con una gran masacre en Líbano
