Feminismoa disputan
Zentra gaitezen; feminismoa disputan dago. Feminismoaren baitako posizio politikoez ari naizela usteko duzue; hor bada eztabaida garrantzitsua, baina ez da kasua. Burka eta therians fenomenoa; islamofobiaz eta transfobiaz hitz egitera nator. Emakumeen askatasunaren banderapean gertatzen ari den pultsio feministaren apropiazioaz eta agenda erreakzionarioaz gako batzuk eman nahi nituzke. Izan ere, eskuin muturraren bataila kulturalaren lan-lerro garrantzitsuenetarikoa bilakatu da berdintasunaren diskurtsoaren apropiazioa, mugimendu feministek azken hamarkadetan aktibatzea lortu duten borroka haien alde jartzeko, eta desitxuratze zein desartikulazioan sakontzeko.
Badirudi eskuineko politikari, hedabide eta influencerrek emakumeen arazoen erruduna aurkitu dutela. Noski, ez da patriarkatua; are gutxiago, gizonak. Pertsona migranteak seinalatu dituzte, eta makineria guztia jarri dute fikzioa egia bihurtzeko saiakeran.
Ni neu hamarnaka aldiz sentitu naiz gutxietsia edo sexualizatua ikasgela eta lagun taldeetan. Mutil zurien jarrera eta espazio hartzeek deserosotasun eta intseguritatea sortu didate. Gehiegitan kudeatu behar izan ditut eraso matxistengatik aktibatutako protokoloak, eta gizon zuriak izan dira erasotzaile ia denak. Kontrara, ez dut sekula burka baten beldurrik izan. Areago, datuak begiratuta, musulmanen artean ere kolektibo oso txiki batek darabil burka. Beraz, uste dut VOXek diseinatu eta PPk indartutako kanpaina honek gutxi duela benetako arazo izatetik.
Bestalde, theriansen fenomenoa ere norabideratu eta baliatu da trans kolektiboaren aurka egiteko. Identifikazio eta rol joko bat histeria kolektibo bihurtu da medio eta sare sozialen eraginez. Eztabaida baliatu da trans pertsonekin alderaketa egin eta genero rolen inposizioa eta sexu-genero disidenteen posizioak erridikulizatzeko. Transfobia zabaltzeko.
Martxoaren 8aren atarian, ez dugu onartuko feminismoa desitxuratu eta gure izenean arrazakeria eta transfobia hedatzen.

Buscan testigos que pudieron ver a «Basajaun» con vida en Bilbo

Krisiaren ondorioz lur jota, «pagozelaia» astindu nahi dute

El negacionismo de la Berlinale acaba en fuego cruzado: dejemos que arda

Denuncian la «desproporcionalidad» de la actuación sobre los aficionados
